COVID-19AREN ERAGINA BIZKAIKO ETXEETAN . Ekaina 2020
Covid-19tik eratorritako alarma-egoerak eta konfinamendu-neurriek gure familia-bizitza, gure harremanak eta gure lan egiteko modua irauli dituzte. BBK Familytik (EDE Fundazioak, BIDEGINTZA GEK eta BBKk bultzatutako proiektua) oro har Bizkaiko etxeetan COVID-19aren krisiak izan duen inpaktua aztertu gura dugu, eta, zehazkiago, bertan bizi diren pertsonengan konfinamenduak izan duen eragina.

Galdetegi bat betetzera animatzen zaitugu, horren bidez hobeto ezagutu gura dugu zelan bizi izan duten familiek egoera hori, eta, horretarako, garai honetan bizi izan dituzuen ikaskuntzak eta kezkak identifikatu nahi ditugu, etorkizunera begira ondorioak ateratzeko.

Aldez aurretik laguntza eskertzen dizugu eta parte hartzeko interesa izan dezaketen beste pertsona batzuei galdetegia zabaltzeko eskatzen dizugu.
18 URTE EDO GEHIAGO BADITUZU ETA BIZKAIAN BIZI BAZARA, SARTU HEMEN GADETEGIAN
Era berean, haur eta nerabeen ikuspegia zuzenean jasotzea gustatuko litzaiguke. 10 eta 17 urte bitartean badituzu, zuentzat berariaz diseinatu dugun galdetegi bat bete ahal izango duzu. Adin horretako seme-alabak badituzu, laguntzea gustatuko litzaiguke, bete dezaten animatuz.

Zure semeak edo alabak galdetegia hasi baino lehen (bakarrik egiteko pentsatuta dago), aita, ama, tutore edo legezko ordezkari lez, zuk onartu egin beharko duzu.
10 ETA 17 URTE BITARTEKO BIZKAIKO PERTSONENTZAKO GALDETEGIAN SARTZEKO SAKATU HEMEN
Mila esker zure laguntzagatik!
EDE Fundazioa arduratuko da informazioa batu eta aztertzeaz, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren arabera, eta datuak konfidentzialtasunez tratatuko dira, erantzunaren anonimotasuna bermatuz.
 
 
Powered by encuestafacil.com