COVID19K BIZKAIKO 10-17 URTE BITARTEKO HAURREN ETA NERABEENGAN IZANDAKO ERAGINA
Covid-19tik eratorritako alarma-egoerak eta konfinamendu-neurriek gure familia-bizitza, gure harremanak eta gure lan egiteko modua irauli dituzte. BBK Familytik (EDE Fundazioak, BIDEGINTZA GEK eta BBKk bultzatutako proiektua) oro har Bizkaiko etxeetan COVID-19aren krisiak izan duen inpaktua aztertu gura dugu, eta, zehazkiago, bertan bizi diren pertsonengan konfinamenduak izan duen eragina.

Diseinatu dugun galdetegiaren bidez hobeto ezagutu gura dugu zelan bizi izan duten familiek egoera hori, eta, horretarako, garai honetan bizi izan dituzuen ikaskuntzak eta kezkak identifikatu nahi ditugu, etorkizunera begira ondorioak ateratzeko.

10 eta 17 urte bitarteko haur eta nerabeen ikuspegia zuzenean jasotzea gustatuko litzaiguke. Horregatik, adin horretako seme-alabak badituzu, laguntzea gustatuko litzaiguke, haientzat diseinatu dugun galdetegi bat bete dezaten animatuz.

Aldez aurretik laguntza eskertzen dizugu eta parte hartzeko interesa izan dezaketen beste pertsona batzuei galdetegia zabaltzeko eskatzen dizugu.
Zure semeak edo alabak galdetegia hasi baino lehen (bakarrik egiteko pentsatuta dago), aita, ama, tutore edo legezko ordezkari lez, zuk onartu egin beharko duzu.
EDE Fundazioa arduratuko da informazioa batu eta aztertzeaz, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren arabera, eta datuak konfidentzialtasunez tratatuko dira, erantzunaren anonimotasuna bermatuz.
Kaixo!

Galdetegi hau borondatezkoa eta erabat anonimoa da, eta esaten duzun guztiaren sekretua gordetzeko konpromisoa hartzen dugu. Ez idatzi ez zure izena ez zure abizena, inork ez du jakingo zuk erantzun duzunik.

Ez dago erantzun zuzenik edo okerrik, etxean beste pertsona batzuekin batera igarotako denbora horri buruz duzun iritzia jakitea baino ez zaigu interesatzen. Galdera edo itaunen bat ulertzen ez baduzu, senitartekoren bati eska diezaiokezu laguntza.

Ea, bada, ekin!
Mutila ala neska zara?
Zenbat urte dituzu orain?
Zure gurasoak Espainian jaioak dira?
Bizi zaren herri edo hiriaren izena?
Covid-19a iritsi aurretik, ikasten ari ziren? Zein mailatan zeuden?
Etxean irten barik egon behar izan dugun egun hauetan, norekin egon zara bizitzen?
 BaiEz
Amarekin
Aitarekin
Neba-arrebekin
Aitona-amonekin
Familiako beste batzuekin (izeko-osabak, lehengusu-lehengusinak, …)
Senitartekoak ez diren beste batzuekin (lagunak, zaintzaileak, …)
Zenbat pertsona bizi izan zarete etxean, zu barne?
 
 
Powered by encuestafacil.com