UPV/EHUko ikerketa talde bat gara (OPIK Taldea — Osasunaren Gizarte-Baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari Buruzko Ikerketa-Taldea). Minbizia duen senide heldu bat zaintzeak zaintzaileen lan-bizitzan eta osasunean nola eragiten duen ulertu nahi dugu. Horretarako, esperientzia hori bizi izan duten pertsonekin elkarrizketa-talde batzuk (eztabaida-taldeak) antolatuko ditugu.Galdetegi honek zu hobeto ezagutzeko eta egoera askotariko pertsonekin taldeak osatzeko balio digu. Betetzeak 5-10 minutu inguru hartuko dizkizu.
Galdetegi hau betetzean onartzen duzu:
-Gure taldeak posta elektronikoz edo telefonoz zurekin harremanetan jarri ahal izatea, ikerketan parte hartzeari buruzko informazio gehiago emateko.
-Zure datuak konfidentzialki tratatzea eta ikerketaren errekrutamendurako bakarrik erabiltzea.
Galdetegia betetzeak ez du ikerketan parte hartzeko konpromisorik sortzen. Galdetegia betetzen duten pertsona guztiak ez dira eztabaida-taldeetarako hautatuko.
Datuen babesa:Proiektua UPV/EHUko Etika Batzordeak onartu du (CEISH, erref. M10/2026/160). Datuen tratamenduaren kodea TI0740-1493 da. Tratamenduaren arduraduna Euskal Herriko Unibertsitatea da. Zure eskubideak baliatu ditzakezu dpd@ehu.eus helbidera idatziz.Edozein zalantzarako ikertzaile arduradunarekin jar zaitezke harremanetan: Amaia Ayala García — amaia.ayala@ehu.eus, zenbakia 662276112