|
Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saila udalerriko II. Osasun Plana lantzen ari da, bilbotar biztanleriaren osasuna eta ongizatea hobetzeko.
Galdetegi honen bidez, prozesu honetan parte har dezakezu, Bilboko II. Osasun Plana egiteko kontuan hartu beharreko ideiak edo hausnarketak emanez.
Ildo horretan, garrantzitsua da kontuan hartzea Udalak ahalmena duela hiri-plangintzarekin, garraioarekin eta mugikortasunarekin, ingurumenarekin eta abarrekin lotutako herritarren osasuna hobetzen duten politikak abian jartzeko eta horietan eragiteko, baina ez duela eskumenik arlo jakin batzuetan, hala nola osasun-sistemaren plangintzan eta kudeaketan, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko politika nazionaletan, etab.
Animatu parte hartzera!
|