Ikerketa (EHU)

1.- CITY4ALL 2.0 PROIEKTUKO IKERKETA BATEAN PARTE HARTZEKO INFORMAZIO DOKUMENTUA

ONGI ETORRI!

Ikerketa hau Maite Azabal-Gallego ikertzailea burutzen ari den "LGTBIQ+ pertsonentzako hiri seguruak: espazio publikoetako segurtasun-esperientziak eta autobabeserako jokabideen inguruko gogoetak" doktorego-tesiaren garapenaren parte da. Ikerketa hau, tesia barne, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) CRIM-AP ikerketa-taldearen City4All proiektuaren parte da. Proiektuak Gizakiekin lotutako Ikerketarako Etika Batzordearen (GIEB) oniritzia du.

Proiektuaren helburua espazio publikoetan bizi-kalitatea eta elkarbizitza hobetzea da. Zehazki, ikerketa honetan, LGTBIQ+ kolektiboko pertsonek espazio publikoak nola bizi dituzten aztertzea dugu helburu. Honetarako, talde honen parte diren pertsonak zein lekutan eta egoeratan sentitzen diren seguru identifikatuko da, bai eta egoera edota leku arazotsuak detektatu ere. Fokua LGTBIQ+ pertsonen kontrako diskriminazio edo gorroto-gertaerekin lotutako egoera eta lekuetan ipiniko da.
Ikertaldeari eta proiektu honen helburu zehatzei lotutako xehetasunak gure webgunean kontsulta ditzakezu: https://labur.eus/crim-ap

Zure parte-hartzea borondatezkoa da, eta honako jarduera hauetan parte hartzeko baimena ematea eskatzen dizugu:
- Galdetegia (online): aurretik aipatutako gaiei buruzko galdetegi bat erantzutea eskatuko dizugu. Horretarako, gutxi gorabehera 10 minutu beharko dituzu.
- Mugikorreko aplikazioaren erabilera: galdetegia bete ondoren, mugikorreko aplikazio bat erabiltzeko kodigo bat partekatuko dugu zurekin. Aplikazio horren bidez espazio publikoan hautematen duzun segurtasun-pertzepzioari buruzko galderak erantzungo dituzu, gehienez 2 aste bitartez.
- Talde fokala: aplikazioko galderak lau astez erantzun ondoren, gure taldeko ikertzaile batekin bilduko zara talde-eztabaida batean parte hartzeko. Taldea txikia izango da (gehienez 6-8 pertsona), eta aipatutako ikerketa-gaiari buruzko galdera batzuen inguruan hitz egiteko eskatuko zaizue, elkarren arteko eztabaida sustatuz. Talde fokaleko elkarrizketak grabatu egingo dira, eztabaidan azaleratzen diren ideiak modu egokienean prozesatu ahal izateko. Grabazio hauek ikerketa-taldearen erabilera esklusiborako dira, eta behin informazio erabilgarria transkripzioetan dagoenen, grabazioak suntsituko dira. Transkripzioetan ez dira partaideen izen-abizenak jasoko, soilik bakoitzari esleituko zaion kode personal bat. Ez ditugu grabazioak ikertaldeko ikerlariak ez diren pertsonekin konpartituko.

Jarduera hauetan parte hartzeak, zure denboraren erabileraz gain, gai delikatuak lantzea dakar. Adibidez, partaideei inoiz diskriminazio-gertakariren bat jasan duten galdetuko diegu. Horrek ondoeza edo ezinegon psikologikoa eragin diezazuke. Baliteke ere jorratuko ditugun gaiak oso intimoak eta pertsonalak direla sentitzea. Edozein zailtasun edo egonezin sentitzen baduzu, jakin ezazu jarduera gidatzen duen ikerlariarengana jo dezakezula, osasun-psikologo tituluduna baita. Gainera, kontuan izan edozein unetan utzi dezakezula ikerketa honetan parte hartzeari, inolako ondoriorik gabe eta azalpenik eman beharrik gabe.
Proiektu honetan parte-hartzeari dagokionez sortzen zaizkizun edozein zalantza ikertzaileek erantzungo dute, bai une honetan, ikerketak irauten duen bitartean zein gerora sortu dakizkizunak. Modu berean, proiektuari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, harremanetarako datu hauen bidez egin dezakezu:

- Proiektuaren arduraduna: L. Vozmediano irakaslea, Psikologia Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea.
- Ikerketa hau gidatzen duen ikertzailea: Maite Azabal-Gallego, Psikologia Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea EHU.
- Harremanetarako helbide elektronikoa: maite.azabal@ehu.eus
- Harremanetarako telefonoa: 943015664


ESKERRIK ASKO ZURE LAGUNTZAGATIK!

 
Encuesta lanzada gracias al "Programa de colaboración de Encuestafacil.com y Universia".
Para uso exclusivo con fines educativos.
THE LEADING ONLINE SURVEY IN EUROPE AND LATIN AMERICA
**
Powered by encuestafacil.com