ZMZ2025 Zer moduz? Haur eta nerabeen ahotsa (LH 3-4*)
Kaixo lagunok!

Neska-mutil guztiek duzue besteek zuen iritzia entzuteko eta helduok zuen ikuspegia kontuan izateko eskubidea.
Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa honen bidez, Gipuzkoa osoko Lehen Hezkuntzako 3. mailatik hasi eta DBHko 3. mailara arteko 2.000 neska-mutili zer moduz zaudeten eta gai jakin batzuen inguruan zer iritzi duzuen galdetuko zaizue. Zmz? Haur eta nerabeen ahotsa du izena programak.

“Zer moduz zaudeten” jakin nahi dugu, zuek hobeto egoteko zer egin dezakegun jakin nahi dugulako. Horretarako, zuen bizitzako hainbat esparruri buruzko galderei erantzuteko eskatu nahi dizuegu: familia, ikastetxea edo zuen auzoa, adibidez.

Hasi aurretik, gauza garrantzitsu batzuk azpimarratu nahi ditugu:
- Gelakide guztiek inkestari ondo erantzun diezaioten, garrantzitsua da erantzuten hasitakoan isiltasuna mantentzea.
- Benetan “Zer moduz zaudeten” jakiteko, oso garrantzitsua da erantzun zintzoa ematea eta zuen ikuspuntua ondoen ordezkatzen duten erantzunak aukeratzea.
- Ez da proba edo azterketa bat, ez baitago erantzun zuzenik edo okerrik. Zuen iritzia da erantzun garrantzitsu bakarra.
- Inkesta anonimoa da. Beraz, inork ez du jakingo erantzunak nork eman dituen.
- Galdera baten erantzuna ezagutzen ez baduzue edo erantzuna eman nahi ez baduzue, utzi alde batera eta pasa hurrengora. Zalantza edo galderaren bat baduzue, galdetu irakasleari.
- Inkesta betetzeko 30 minutu beharko dituzue eta euskaraz jarraitu edo gaztelaniara aldatu aukeratu ahal izango duzue.

Eskerrik asko!
 
 
Powered by encuestafacil.com