Uribe Kostako IV. Berdintasun Plana: Hiritarren inkesta
1.- Aurkezpena
Uribe Kostako Mankomunitateak abian jarri du 2025-2028 Berdintasunerako IV. Plana egiteko prozesua. Horrela, datozen urteetan udalerrian garatuko diren lan-ildoak diseinatuko dira.

Ahalik eta prozesu parte-hartzaileena izatea gustatuko litzaiguke. Hori dela eta, galdetegi hau zabaltzen dugu, zure ikuspegia helaraz diezaguzun Planaren prestaketan txertatzeko. Oraindik asko dago egiteko berdintasunean oinarrituta dagoen gizarte bat izateko, eta eginkizun horretan zure ekarpena ezinbestekoa da.

Erantzunak konfidentzialtasunez aztertuko dira, eta ez dira datu identifikagarririk argiratartuko. Parte-hartzeko beharrezkoa da 14 urtetik gorako adina izatea, eta Uribe Kostako Mankomunitateko udalerriren batean bizitzea.

Parte hartzera animatzen zara? Ez dira 5 minutu baino gehiago izango.

Inkesta urriaren 6ra arte egongo da irekita.

Mila esker!
 
 
Powered by encuestafacil.com