Kaixo, lagun:
Azpeitiko Euskara Mahaiko Hitano Batzordearen izenean jotzen dugu zugana, 18 urte baino gutxiago dauzkaten eta zuen ardurapean dituzuen haurrekin hika zenbateraino erabiltzen duzuen jakiteko.
Eskertuko genizuke galderatxo batzuk erantzungo bazenizkigu. Ez dira galdera asko eta bi minutu ere ez dituzu beharko betetzeko.
Pare bat ohar:
* Hika dihardugunean, bi aldaera hauetakoren batean egiten dugu: "noka" (emakumezkoekin hitz egiteko aldaera) edo "toka" (gizonezkoei hitz egiteko aldaera).
* Guraso edo haurren arduradun gisa eduki dezakezuen aniztasuna kontuan hartzen ahalegindu gara. Helburu hori lortzera iritsi ez bagara, gustura jakingo genuke hurrengo batean hobeto nola egin (hitanoaz@gmail.com).
|