Lan honen bidez, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak (EHSS) euskal gizarteari egiten dion ekarpenari buruzko ikuspegi partekatua eraikitzen jarraitu nahi du SAREEN SAREAk. Sektoreko erakunde bakoitzaren ekarpen soziala ezagutzean, agerian jartzean eta areagotzean datza.
Sektorearen ekarpen sozialaren gaineko informazio gehigarria izatea ahalbidetuko du online galdetegi honek, erakundeek eurek emandako datuetatik abiatuta. Guztizko balioan (1) eta balio erantsian (2) oinarrituko da.
(1) GUZTIZKO BALIOA:
Erakunde baten edo sektore baten guztizko baliotzat hartzen da “gizarteari egiten dion ekarpena, oro har”.
(2) BALIO ERANTSIA:
Balio erantsia esaten zaio esku-hartze sozialeko erakunde bakoitzak zerbitzuen hornikuntzari (erantzukizun publikokoa* izan edo ez) gehitzen dion balioari, derrigorrezkotzat jotzen diren elementuez harago. Hau da, erakunde batek egin duen ekarpenari, zerbitzu bati edo zerbitzu zehatz batzuen konbinazioari edo sareari lotuta.