ETXEBIZITZETAN ENERGI KONTSUMOA AZTERTZEKO INKESTA

1.- INKESTAREN HELBURUA ETA AZALPEN OROKORRA

Zure etxebizitzaren ezaugarriek eta etxeko kideen ohiturek erabat baldintzatzen dute zure familiaren energi kontsumoa.

Garrantzitsua da etxebizitza baten ekipo edo elementuak bi talde nagusitan banatzen direla jakitea. Alde batetik ekipamendua eta bestetik instalakuntza finkoak, azken hauek etxebizitzako energi kontsumoaren % 67 suposatzen dutelarik.

Inkesta honen helburua inguruko (Azpeitia, Azkoitia eta Zestoa) kontsumo ohiturak ezagutzea da, eta gure etxebizitzek energiaren kontsumo zentzudun bat egiteko duten gaitasuna ebaluatzea.

Gainera, inkestarekin batera banatutako eranskinari esker zure etxebizitzaren energi kontsumo ohituren ebaluaketa bat egin ahal izango duzu, eta energia aurrezteko baliagarriak izango zaizkizun aholku pertsonalizatuak jasoko dituzularik, emandako erantzunen arabera.

Inkesta egiteko laguntza dokumentu bat erantsita doa, inkestan * ikurra agertzen denean laguntza dokumentuan azalpen gehigarriak daudela esan nahi du. Hori dudak argitzeko nahikoa ez bada deitu ezazu lasai Ingurugiro Etxea Fundazioaren 943 15 17 13 telefonora edo bertaratu nahi izanez gero Enparan Dorretxeko bigarren solairuan kokatuta dagoen gure bulegora hurrengo ordutegietan:

Astelehenetik ostiralera: 9etatik 13:00tara.
Astelehen, Asteazken eta Ostegunetan: 15:30etatik 17:30etara.
 
Encuestafacil.com no es responsable de ningún contenido enviado y/o incluido en esta encuesta/examen.

Crea gratis tus encuestas/exámenes online encuestafacil.com

Powered by encuestafacil.com